BESTELAKOAK

“Zine Kartelak eta Zentsura” erakusketa berria, Bilbon

Bilboko Ondare Aretoan 100 kartel baino gehiagok osatzen duten Zine kartelak eta Zentsura erakusketa paratu dute. Urtarrilaren 9ra arte ikusgai izango da

“Bilduma bikain honetan, 100 kartel baino gehiago daude erakusgai, bai eta gaiari buruzko 150 dokumentu ere: eskuko programak, publizitate-gidak, argazkiak prentsarako klitxeak eta zentsoreen jatorrizko ohar batzuk. Agiriok jatorrizkoekin batera daude erakusgai, eta zenbait ohar atsegingarri eta argigarri dituzte, garai hartako mentalitate estuaren ikuspegi zabala eskaintzen digutenak”, jakinarazi du Ondare Aretoak.

Zinea, XX. mendearen erdialdean masa-fenomeno izan zen baina zentsura politikoa kontra jarri zitzaion hainbat unetan. Halarik ere, irudimena eta adimena erabiliz, eta garai hartako marrazkilarien maisutasunari esker, burlatu ahal izan zuten zentsura hura. Marrazkilari horiei esker, heldu zen gugana, kasu askotan, Hollywoodeko mundua eta zinearen magia.

Erakusketan Janoren (1922-1992) marrazki bikainak ikusi ahalko dira. Jano 1945ean zinearen publizitatean hasi zen lanean, eta Espainiako eta atzerriko pelikula askoren publizitatea egiteko eskatu zioten. Hari eta beste

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button