IKUS-ENTZUN

“Punto de Vista” jaialdian parte hartzeko deialdia iragarri dute

Dokumentalen Punto de Vista jaialdiaren zortzigarren ediziora aurkeztuko diren filmek 2010ko abuztuaren 1aren ostean egindakoak beharko dute izan, eta epemuga irailaren 30a izango da. Hautatutako filmak 2013. urteko otsailaren 19tik 24ra bitarte Iruñean egingo den jaialdiaren sail ofizialean lehiatuko dira.

Filmak mundu osokoak izan daitezke, eta hizkuntzaren harira, jatorrizkoa hizkuntza ingelesa, gaztelania edo euskara ez bada, ingelesezko edo gaztelaniazko azpitituluekin aurkeztuko da. Horretaz gain, fikziozko filmak, instituzionalak edo publizitatekoak, erreportajeak edo kazetaritzako lanak ez dituzte onartuko.

Antolatzaileek lanen izaera berritzailea, independentea eta konprometitua sarituko dute: “jaialdiaren xedea da sail ofizialean biltzea errealitatea ikuspuntu desberdinetatik hautemateko gai diren mundu osoko lanak, ikuspuntu berritzaile, independente eta sozialki konprometituak dituztenak”.

Sariei dagokienez, sail ofizialean hiru banatuko dira: 10.000 euroko sari nagusia eta 5.500 euroko Jean Vigo saria, eta hirugarrenik, film labur onenak 3.500 euroko saria jasoko ditu. Horietaz gain, hiru sari berezi ere izango dira: ikusleena (2.500 euro) eta beste bi aipamen berezi (1.250 eurokoak).

Jaialdiaren xehetasun guztiak puntodevistafestival.com webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button