
Bilboko Itsasmuseumeko zabalguneak Martin Ibarrola idazlearen eta David Quintas argazkilariaren Basque Way erakusketa fotografiko-literarioa jarri du martxan, uztailaren 2tik 16ra bitartean.
Erakusketan Ameriketako euskaldunen testigantzarik harrigarrienak eta zirraragarrienak biltzen dira, eta hara joandakoen bizitza oroitzapenak omendu nahi ditu.
“Ohiz kanpokoak bezain apartekoak ziren bizitza haien oroitzapena omentzeko, erakusketak 20.000 km-ko ibilbidean zehar, euskarazko idazkunetan, errepide bakartien seinaleetan, galdutako herrien izenetan, antzinako migratzaileen saltokietan, lauburudun hilarrietan, beste bandera batzuekin bat egindako ikurrinetan eta Euskadiko udalerrien izena duten matrikuletan ageri den arrastoa jasotzen du”.
Bertako herrialdeen zehar, leku, izen, ohitura, pasadizo eta arkitekturak utzitako aztarnak biltzen dira, “gure arbasoen arrastoari eusten diotenak eta gure historiaren atal berriak deskubrituz abentura bat bizitzeko aukera emango digutenak.”