ARTEA

Lan grafiko eta anizkoitz garaikidea

“Picassotik Barcelóra. Lan grafiko eta anizkoitz garaikidea” erakusketa zabalik dago Durangoko Arte eta Historia Museoan. Atzo, inaugurazio egunean, Antonella Montinaro komisarioak  erakusketaren bisita gidatua eskaini zuen, eta ostean The Van taldeak kontzertua eskaini zuen.

Erakusketa zabala da eta 23 artistaren 35 lanez osatuta dago. Durangoko Arte eta Historia Museoko kideek adierazi duten bezala, “jardun artistikoen sorta baten bilakaera erakusten da, eta jardun horiek amankomunean dute bitarteko mekanikoen bidez erreproduzitu daitezkeela. Horrez gain, artistaren eta teknologiaren arteko harremanari buruzko gogoeta bat jasotzen du.”

Erakusketa gaika zatituta dago, eta hainbat bloke ditu ibilbidea ulergarria izan dadin: “Diskurtsoak, lehenik, Espainiako arte garaikidearen jatorria aurkezten du, Pablo Picasso, Salvador Dalí eta Joan Miró artisten lanekin; jarraian, abstrakzioaren hizkuntza garatu zuten artisten lan sorta bat ageri da (Antoni Tápies, Rafael Canogar, Antonio Saura edo Eduardo Chillida); eskultura garaikidea, Miguel Berrocal, Eduardo Arroyo edo Pablo Serranoren askotariko lanekin; pop art-a eta serigrafia, Andy Warhol eta Equipo Realidaden lanekin besteak beste; eta, amaitzeko, 1980ko eta 1990eko Espainiako artearen ikuskera poetiko bat, Jaume Plensa, Luis Gordillo, Jose María Sicilia eta Miquel Barcelóren lanekin.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button