Bihar, martxoaren 23an, Rüdiger kantariak kontzertua egingo du Berako kultur etxean, bere The Dancing King lana aurkezteko.
Felix Buff Beran (Nafarroa) bizi da 2013tik, eta bere musika-eszena oparo eta urduriaren oinordeko duina da. Izan ere, Willis Drummond, Duncan Dhu, Petit Fantôme, Botibol, Rafel Berrio, Joseba Irazoki eta Lagunak edo Atom Rhumba bezalako taldeak biltzen dituen espektro zabal batean bateria jotzaile gisa parte hartu du. Horren ostean, Rüdiger izeneko artista berri bat sortu zen, bere bakarkako debutarako, eta garai horretan sortu zuen Before It ‘s Vanished (2020).
Orain The Dancing King ailegatu da, eta bertan Rüdiger guztiz askatua eta hari-laukotetik edo flautatik teklatu mota guztietara hartzen duen paleta soinu zabal baten jabe azaltzen zaigu. Kolaborazio bikainak ez dira falta gainera: Stéphane Laporte eta Olivier Lamm, Parisko Egyptologyren banda elektronikokoak, Pierre Loustaunau (Petit Fantôme) eta Iban Urizar (Amorante).
Adituez ustez, lehen hurbilketa batean, Neil Youngen eta bossa novaren arteko berotasun akustikoa erakusten du, Woods-en psikodelia gozo eta zimurtsu batez hornitua. Izan ere, lan honekin gai da zinemaskopeko gitarra solo kosmikoak eta urregintza elektronikoko egitura delikatuak naturaltasun gozoz uztartzeko.
Felixek dohain berezia du aldi berean hauskorra, hunkigarria, bitxia, ederra eta dibertigarria izateko, eta entzute hutsetik harago irauten duen ostarte bat uzteko.