IKUS-ENTZUN

“Ainarak” filma ikusteko hitzordu berriak

“XIX. mende amaiera eta XX.aren lehen hereneko bi Europa oso desberdin lotzen zituen oinezko bide horrek, arrazoi ekonomikoengatik egindako genero-migrazio masiboa eta urtaroei lotuta egindakoa.”

Marga Gutierrezen gidoiarekin, Juan San Martinek eta Ritxi Lizartzak zuzendu dute Ainarak filma (Maluta Films). Anne Etchegoyen da filmaren gidari eta protagonista, eta baita jatorrizko musikaren egilea ere. Quim Torrens aritu da argazki-zuzendari lanetan, eta Ritxi Lizartza eta Rosa García ekoizle-eragileak izan dira.

Pirinioak oinez zeharkatzen zituzten Zaraitzu, Erronkari, Anso eta Echo ibarretako milaka emakumek Maulera (Zuberoa) iritsi eta espartingintzan aritzeko. Espartin-fabriketan lan egiteko bidaiatu zuten 1870tik 1940ra, eta emakume horiek, askotan 12 urtetik beherakoak, familia eta herria utzi eta lanera joaten ziren, diru pixka bat irabazteko.

Urriaren 7an abiatzen ziren, Arrosario egunean, eta udaberriko elurrak urtu arte ez ziren itzultzen. Urtaroei lotutako migrazioa delako eta beltzez jantzita joateagatik ainarak esaten zitzaien

Garai hari buruzko Ainarak filma Iruñean, Gasteizen, Bilbon eta Donostian ikusi da, bai eta Madrilen, Maulen eta Erronkarin ere. Bada, datozen egunotan ere beste hainbat tokitan izango da ikusgai:  abenduaren 29an, Zumaian; urtarrilaren 4an, Zeanurin; urtarrilaren 22an, Orion; eta 25ean, Hernanin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button