LITERATURA

Pruden Gartzia historialariak “Nafarroako Auziaz” idatzi du

Pruden Gartzia historialariak lau saiakera labur bildu ditu Nafarroako Auziaz (Elkar) izeneko bere azken obran.

Nafarroako Erresumaren galerarekin lotura duten lan hauek Ernazimentuan kokatu ditu egileak, eta honatx zein gai erabili dituen: Martin Azpilikueta Doktore nafarrak XVI. mendean nafarrek independentzia galdu ondoren izandako jokabidea eta garrantzia; Erasmo Rotterdamgoak Julio II. Aitasantuaren kontra idatzitakoa; Tomas Mororen figura, eta Azpilikueta beraren ama-hizkuntza.

Elkar argitaletxearen hitzetan: “Estilo arin eta jantzi batean, atzera begirarazten digu Gartziak, baina burua eta gogoa gaur egungo Euskal Herrian dituela. Horrez gain, Joxe Azurmendiren epilogoak, garai hartako hainbat datu jakingarri emateaz gain, hausnarketarako gai ugari eskaintzen digu: Ernazimentuaz, utopiaz, Nafarroa zahar eta berriaz…”

Pruden Gartzia (Oñati, 1964) Historian doktorea da eta Azkue Bibliotekako zuzendaria. Bereak dira La España metafísica (2004) eta Lazarraga: Ernazimentua euskaraz (2005).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button