ARTEA

“Prototipoak” Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienala

Azkuna Zentroak Prototipoak topaketaren edizio berri bat ospatuko du maiatzaren 30etik ekainaren 3ra. Bertan makina bat artista bilduko dira “jatorri oso desberdinetakoak eta errealitatearen zenbait alderdi zalantzan jartzen dituztenak, praktika artistikotik errealitatean eragiteko aukerak zabaltzen saiatuz.”

Parte hartzen duten artista horietariko batzuk honako hauek dituzue: Iratxe Jaio eta Klaas Van Gorkum (Markina-Xemein / Delf), denboraren kapsula itxurako ekintza artistiko batekin; Fermin Jiménez Landa (Iruña), izozki itxurako landareak, usaina eta zaporea berreskuratzeko proiektuarekin; Gilles Jobin (Geneva), denbora errealeko urrutiko performance digital batekin. Ainhoa Lekerika (Lezama), aretoko hormak karmin gorriz marrazten dituen lan batekin; Laida Lertxundi (Bilbo), Azkuna Zentroaren Artista Elkartu gisa garatutako 8 Topaketa proiektu zinematografiko eta kolaboratiboarekin; Teatro Ojo (Mexiko Hiria), call center formako proposamen eszeniko batekin; orangcosong (Kochi / Osaka), idazketa eta marrazkiaren bidezko tailer / performance elkarrizketa batekin; Susana Velasco (Madril), arkitekturak gorputzen eta paisaiaren artean bitartekari lanak egiteko duen gaitasuna erakusten duen instalazio batekin; eta Ramón Williams (La Habana), museo batean obrak muntatzeko eta desmuntatzeko dagoen trantzea erakusten duen argazki-serie batekin.

Egun horietan dantza, eskultura, zinema, ikus-entzunezkoak edo hitza site specifics, performanceak, instalazioak, espazio publikoko esku-hartzeak edo arkitektura iragankorrak ikusteko aukera egongo da , beti ere hausnartzeko eta errealitatea beste modu batean bistaratzeko proposamenak zabalduz.

Proiektu artistiko horiek oso berriak dira, eta Azkuna Zentroaren espaziorako berariaz sortuak izan dira. Horietako batzuk udan zehar ere bisitatu ahal izango dira.

Ikusteko dauden elementuez gain, egunero topaketak egingo dira artistekin burutzen dituzten sortze-prozesuak publiko komunitateekin partekatzeko asmoz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button