IKUS-ENTZUN

“Press Play! Kultur” zikloa, Nafarroako Filmotekan

Nafarroako Filmotekak Press Play! Kultur ziklo zinematografikoa abiatu du beste behin. Musikarekin zerikusia duen programa da. Hil honetako asteazken guztietan film bat proiektatuko dute.

“Patricio Guzman dokumentalgileak zioen bezala, dokumentalik gabeko herrialde bat argazki-albumik gabeko familia bat bezalakoa da. Ziklo honetan, historian zehar ahaztu diren kolektiboen, komunitateen eta gatazken oroimen musikal eta soinuduna berreskuratu nahi da: garena ulertzeko izan ginena gogoratzea”.

Zikloko saioekin batera, forum bat ere antolatu da, eta filmak islatzen duen gatazka-eremuan aditua den edo gaian aditua den pertsona batek zuzenduko du.
Zikloak gai hauek aztertuko ditu: “Argentina: Ahaztuen memoria; Aniztasun mentala eta memoria musikala. Ghana: memoria berria; Aldarrikapenak Afrikatik hiriko musikaren erritmora. Espainia: memoria beltza; Afrikako esklabutzaren legatu kulturala Iberiar Penintsulan. Hainbat herrialde: Ahaztuen memoria; Gatazka ahaztuen soinudun memoria”.

Gaur, ekainaren 9an, 19:30ean, Peter Guyer zuzendariaren Contradict (Suitza, 2020) filma pantailaratuko dute. Datorren asteetan, ekainaren 16an, Gurumbé. Canciones de tu memoria negra (Miguel Angel Rosales, 2016), eta ekainaren 23a, P.J. Harvey: A Dog Called Money (Seamus Murphy, 2019) lanak ikusteko parada egongo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button