IKUS-ENTZUN

“Irrintziaren Oihartzunak” pantailaratuko dute Bilboko Euskararen Etxean

Maiatzaren 17an, Irrintziaren Oihartzunak filma pantailaratuko dute Bilboko San Inazio auzoan dagoen Euskararen Etxean, 19:00etatik aurrera. Proiekzioa Filmateka  egitarauaren baitan ondu da, eta dokumentalaren egile Iratxe Fresnedak emanaldiak parte hartuko du.

Mirentxu Loyarte (Iruñea, 1938) lehen emakumezko euskal zinemagilearen inguruan ardazten da Irrintziaren Oihartzunak (2016), Iratxe Fresnedak filmatua.

Euskararen Etxearen arabera, “zinemagile nafarraren memoria eta obra miatu asmo dituen begirada bat da Irrintziaren Oihartzuna; topaketa baten kontakizuna, hezur eta mamizko altxor zinematografiko baten bilaketa: gogoratzeko zailtasunak dituen pertsonaia batena, edo gogoratu nahi ez duena”.

Zinemagile nafarra ezezaguna zaigu bere bizitzaren ibilbide nomada dela-eta, baina estatuko 1970eko hamarkadako ariketa zinematografiko ausartenetako baten egilea da: Irrintzi, euskal herritarren identitate kolektiboaren inguruan hausnar egiten duen ikus-entzunezko metafora bat”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button