ESZENA

“Mikroantzezlanak Bilbao” zikloa hasiko da asteon Bilborock aretoan

Ostegunetik larunbatera, Mikroantzezlanak Bilbao programa garatuko da Bilborock gunean. Guztira sei lan taularatuko dira, 15 minutukoak. Zikloaren laugarren edizioa izango da.

Bilboko Udaleko Komunikazio Kabinetea iragarri duenez, “(…) antzezlan txikiak eskainiko dira etenik gabe leku txiki batean. Agertokia eta ikusleak batera daude eszenan eta horrela antzerki-arloko esperientzia ezberdina dute bai antzezleek, bai ikusleek”.

Zikloaren baitan taularatuko diren sei antzezlanak David Valdelvira antzezle eta gidoilariak zuzendutako epaimahaiak aukeratu ditu. “Formatuta 15x15x15 da; hots, 15 m2-ko espazioan, 15 ikuslerentzako 15 minutuko antzezlana”.

Informazio gehiago: Bilborock.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button