BESTELAKOAK

Ehunka film prest Mendi Film Festivalean

Aurtengo edizioa beterik dator. 22 herrialdetako 123 pelikulak dute aukera Bizkaiko hiriburuak abenduaren 12tik 21era izango duen Bilbao Mendi Film Festivaleko 7. edizioan parte hartzeko. Horietatik guztietatik, antolakuntzak 40 inguru hautatuko ditu lehiaketan ofizialki aritzeko.

Herri askotatik etorri dira baina Frantziak du ordezkari gehien, 28 filmekin, abangoardiako alpinismo eta muturreko kiroletan lehenak diren seinale. Estatu espainiarretik 23 lan heldu dira. Erresuma Batuak 18 pelikula aurkeztu ditu, Estatu Batuek 10, Austriak zazpi eta Italiak sei. Euskal Herriko ekoizpenak ere bere txokoa izan du 10 euskal produkziorekin.
Beste aldetik ere, Argentinako, Belgikako, Kanadako, Suitzako, Alemaniako, Poloniako, Kolonbiako, Indiako, Hegoafrikako, Suediako, Brasilgo, Irlandako, Egiptoko, Danimarkako, Eslovakiako eta Australiako lanak ere aurkeztu dituzte; beraz, bost kontinenteetako ordezkariak daude hautagaien artean. 

Bilbao Mendi Film Festivaleko sail ofizialean parte hartzeko hautatutako pelikulek aukera izango dute zuzendari onenaren, gidoi onenaren, argazkigintza onenaren, laburmetrai onenaren eta epaimahaiaren sariak bereganatzeko, mendi, eskalada, abentura eta kultura eta natura azpi-kategorietan.

Gogoratu Bilbao Mendi Film Festivaleko 7. edizioa abenduaren 12tik 21eta bitartean egingo dela.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button