Bihar, urriaren 14an, Amaia Telleriaren lan berria aurkeztuko da Donostiako Udal Liburutegian, Mandas Dukearen aretoan, goizeko 11:30etan.
Alberdania argitaletxearen laguntzapean argitaratu da “Aurpegiak”, idazleak nerabeei zuzendutako eleberri berria.
Amaia Telleriaren istorio ausart honek ustez perfektua den gizarte baten atzean ezkutatutako sekretuak azaleratzen ditu. Appegiak deituriko betaurreko bereziek edertasunaren irudi idealak sortzen dituzte, baina protagonistak laster jakingo du benetako edertasuna ez dagoela kanpoan, barnean baizik. Teknologia, autoezagutza eta gizarteak ezarritako presioei buruzko kontakizun bat da “Aurpegiak”.
Liburu honen editorea izan den Miren Mujikak eta Amaia Telleriak azalduko dituzte eleberri honen nondik norako nagusiak biharko aurkezpenean.