ARTEA

2011 ACT jaialdian parte-hartzeko izen emate epea zabalik dago

ACT Eszena Sortzaile Berrien Nazioarteko Jaialdia da, eta Bilbo eta Barakaldon, 2011ko ekainaren 1tik 4ra bitarte ospatuko da.
Eszena sortzaileentzako zein Arte eszenikoetan oinarritutako ikus entzunezko lanak egiten dituzten bideo sortzaileentzako deialdia da. ACTek sortzaile berrien lanak prentsa, programatzaile, zuzendari, kide eta ikuslearen aurrean aurkezteko aukera ematen duen plataforma izan nahi du.
ACT-ek arte eszenikoetako profesional, eskola eta sortzaile berrien arteko topagune izan nahi du; formazioa munduaren eta artista profesionalen arteko zubia. ACTek lan berrien sorkuntzan arriskua hartzen duten artistei eman nahi die aukera, izan ere, ACT akzioa da.

Laburract, sortzaile berrien lan laburren erakusketa eta lehiaketa eta Dantzine, bideo sortzaile berrien lan laburren erakusketa eta lehiaketa programaturik ditu ekimen honek.
Dantza eta Antzerki Eskolak, International Young Makers Exchange eta Egitarau Pedagogikoa atalak ere bideratuko ditu.

Informazio osotua ACT-ren webgunean bilduta dago.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button