BESTELAKOAK

“Emakumeek diotena” jardunaldiak gaurtik aurrera, Donostian

San Telmo Museoak Emakumeek diotena. Hizkuntzak, testuak, narratibak titulupeko jardunaldiak antolatu ditu aste honetan, 3tik 6ra bitartean. “Emakumea esparru publikoan edo publikotik izendatzeko, isilpetzeko edo desplazatzeko erabili den lengoaia aztertzeko” xedez mintegi, idazketa tailer eta hitzaldiz osatu da ekimena.

Jardunaldion zuzendaria Piedad Solans da, Artearen Historiako Doktorea, eta koordinatzailea Maria Jose Aranzasti da, Artearen Historialaria. Horiek biek idazketa-tailerra eta testuen irakurketa egingo dute azaroaren 3, 4, 5 eta 6an, eta Construcción masculina del discurso de género. Sistemas de significación; Movimientos feministas de liberación; edo La emergencia de las palabras gaiak jorratuko dituzte, besteak beste.

Bestalde, eta jardunaldi horien baitan, publikoari irekiak izango diren hitzaldiak eskainiko dira. Hala, gaur berton, azaroak 3, Laura Freixas idazleak El papel de la cultura en la (des)igualdad hitzaldia eskainiko du. Idazle izatean gain, Freixasek, emakumeek idatzitako literaturaren azterketaren eta sustapenaren gaineko lana egin du; bihar, azaroaren 4an, Mary Nash adituak Discursos emancipatorios, movimientos de mujeres y los horizontes de libertad hitzaldia egingo du; azaroaren 5ean, Arantxa Urretabizkaiak Emakumeak euskal literaturan: amak baino gehiago gaia jorratuko du, eta azaroaren 6an Chantal Maillard idazleak Si una mujer viniera… hitzaldia egingo du.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button