IKUS-ENTZUN

Poesia zinema bilakatu zenean

Azkuna Zentroko zinematekak Pier Paolo Pasolini. Poesia Zinema Egina izeneko zikloa abiatuko du aste honetan, Italiako zinemagilearen titulurik enblematikoenetako batzuk aztertzeko xedez.

Zinematekaren ziklo monografikoa urtarrilaren 13tik martxoaren 18ra luzatuko da, eta autore-sorkuntzetan jarriko du arreta historiako zuzendari handien filmografian sakontzeko.
Urte hasiera honetan, XX. mendearen bigarren erdiko zinemagile eta poeta garrantzitsuenetako bati, Pier Paolo Pasoliniri, eskainitako zikloak makina bat film programatuko ditu, guztira hamar film esanguratsu.

Diogun bezala, ziklo monografikoa urtarril eta martxoa bitartean programatu da, eta ekoizpen zinematografiko titulu mitiko batzuk aztertuko dira, 35 mm-tan proiektatuta.
Lehena Accattone (1961) izango da. Film hori, asteazkenean eta ostegunean (urtarrilak 13 eta 14) ikusteko parada egongo da.

Datozen emanaldien hitzorduak kontsultatzeko, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button