IKUS-ENTZUN

Baluarte Terrazan, “Rooftop Cinema” zikloa

Hil honetan, Nafarroako Filmotekak eta Baluarte Fundazioak antolatuta, film berezien zikloa atondu da. Egitaraua gaur hasiko da, uztailaren 19an, 22:15etik aurrera Robin de los bosques kultuzko filmarekin. Filmak bertsio originalean proiektatuko dira, azpitituluekin gaztelaniaz.

Nafarroako Filmotekaren webgunean irakurri dugunez, “Rooftop Cinema-ren hirugarren programazio honen erreferentzia gisa, duela 100 urte (1916) jaio ziren aktoreek protagonizatutako 3 film aukeratu ditugu tributo gisa: Olivia de Havillandi The Adventures of Robin Hood-en (M. Curtiz, W. Keighley, 1938); Glenn Fordi The Big Heat-en (F. Lang, 1953); eta Gregory Pecki To Kill a Mockingbird-en (R. Mulligan, 1962).

Diogun bezala, lehen filma gaur berton pantailaratuko da, bigarrena 21ean eta azkena, 26an.

Filmotekak egin nahi duen proposamena da zinema era ezberdin batean ikustea; Rooftop Cinema-rekin eraikinen terrazetan proiektatuko dira filmak, baldintza klimatologikoek hala bermatzen baldin badute; eta beste toki askotan bezala, udan programatzen den zinema mota hau aldarrikatzeko xedearekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button