LITERATURA

Pamiela argitaletxeak "Mikro-ipuinak" liburuxka ederra plazaratu du

Sariketa hau Nafarroa osoko ikastetxeetan Lehen Hezkuntza edota Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza euskaraz ikasten duten ikasleei zuzenduta dago. Ipuinek ehun hitz baino gutxiago eduki behar dute eta lehiaketaren saririk garrantzitsuena kultura arloko pertsona ospetsu baten bisita jasotzea da. 2006an Bernardo Atxaga egon zen, 2007an Kirmen Uribe, joan den urtean Ordorika eta aurten Ilaski Serrano eta Kike Amonarriz.

Mikro-liburu honek omenaldi txiki bat izan nahi du Nafarroako zonalde guztietatik, zonifikazioaren mugak gaindituz Tafalla, Etxalar, Pitillas, Leitza, Lizarra, Tutera, Berriozar, Lakuntza, Zizur, Iruñea, Atarrabia…. parte hartu duten ikasle euskaldun guztiei eta, bereziki, partehartzea kudeatu duten irakasleei.

Ainhoa Asiain, Joseba Irazoki, Olatz Medrano, Nerea Martínez, Ohian Urra, Beñat Ziarra, Xabier Alzuguren, Iñaki Leunda, Malen Barriola, Aizpea De Atxa, Oier Larumbe, Ane Ortega, Leyre Unzue, Claudia Solano, Garazi Pérez de Larraya eta Amaia Mikeo dira liburuxka honetan agertzen diren egileak.

Pamielak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button