LITERATURA

“Poesia Kaia” egitasmoaren hirugarren edizioa, Lezon

Lezoko Udalak, Balea Zuria argitaletxearekin lankidetzarekin, Poesia Kaia egitasmoaren hirugarren edizioa antolatu du. Egunotan izango da literaturaz beterik datorren ekimena.

Gaur, azaroak 21, abiatuko da Poesia Kaia, 19:00etan, Kultura Aretoan, eta bertan Adolfo Muinosen eskutik Aurelio Aguirre Galarraga galiziar poeta handiaren inguruko hitzaldia antolatu da.

Bihar, azaroak 22, 19:00etan, Gezala Auditoriumean, euskal poeten eta poeta galiziarren errezitaldia ondu da. Errezitatzaileak dira Antton Kazabon idazle oiartzuarra (euskaraz), eta Xosé Estevez historialaria (galegoz). Poemak Aurelio Aguirre, Rosalia de Castro, Antton Kazabon eta Lander Zurutuzarenak izango dira, eta Suo-Gân taldeak musika jarriko du.
Ostegunean, 19:00etan, Kultura Aretoan, Aurora Luque 2022ko Poesia Sari Nazionalak eta Maite Lopez de las Heras Safo poetaren euskaratzaileak hitzaldi-errezitaldia egingo dute.

Azkenik, larunbatean, 19:00etan, Gezala Auditoriumean lau poeta bilduko dira errezitaldi batean: Luis Garde (Euskadi Saria 2016),  Lizar Begoña  (2020an Donostia Kultura III. Poesia Lehiaketa irabazlea), Fermin Herrero (poeta eta irakaslea, Espainiako Kritikaren Saria 2016), eta Mikel Arruabarrena (gipuzkoar poeta eta fisikaria). Jon Makuso musikariak bibolina joko du.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button