BESTELAKOAK

“Hartza Altzoan” jaialdia Haltsun, Ezpeletan eta Luhuson

Asteburu honetan, martxoaren 13tik 15era, Herri Soinu elkarteak Hartza Altzoan festibalaren bigarren edizioa egingo du Haltsun, Ezpeletan eta Luhuson. Hiru egunetako jaialdi hau haurrei zuzenduta dago bereziki, eta horren kariaz programatu dira hainbat ekimen.

Antolatu diren ekitaldien artean, haurren dantzaldia, Leinua konpainiaren Leinuruak ikusgarria, Patrick Fischer eta Philippe Albor musikariak, Xan Errotabehere eta Claude Labatekin elezaharrak eta ipuinak, Kimuen ikusgarria, eta Luhuson antolaturik dagoen Lapurdiko Haur kantu Txapelketa; “ihauteri ohiturari eta amatur praktikari lotuak diren animazio, mintzaldi, sorkuntza eta sensibilizazio ekitaldiak eskainiko dira eta Euskal Irratien partaidetzarekin Lapurdiko Haur Kantu Txapelketa egingo da”.

Egitarau osoa hemen ikus dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button