LITERATURA

“Poesia eta Pentsamendua” jardunaldiak, Donostian

Gaur abiatuko dira Donostian, Poesia eta Pentsamendua jardunaldiak. Lehen hitzordua Victoria Eugenia Antzokiko Klub aretoan izango da, 19:00etan hasita. Beste emanaldi bat ere antolatu da ostegunean, ekainak 17.

Diogun bezala, gaur, hilak 14, musikaz lagundutako poesia errezitala burutuko dute Maialen Berasategi, Karlos Linazasoro, Aurora Luque, Peru Magdalena eta Sihara Nuño idazleek. Jon Makuso biolin-jotzailea arduratuko da musikaz. Gonbidapenak Victoria Eugeniako leihatilan eskatu eta jasoko dira errezitalaren egunean bertan, 17:00etatik aurrera.

Aurrekoaz gain, ostegunean, ekainaren 17an, beste emanaldi bat egongo da Chillida Lekun, 17:00etan hasita. Bertan, Gotzon Arrizabalagak hitzaldia eskainiko du, eta ostean, Leire Bilbao euskaldunak eta Yolanda Castaño galiziarrak poemak errezitatuko dituzte. Musika berriz jarriko du Jon Makusok eta berarekin Arrate Zubigaray ere arituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button