LITERATURA

“Poesia eta Pentsamendua” errezitaldia, Victoria Eugenia Cluben

Gaur, hilak 27, arratsaldeko 19:30ean, errezitaldi musikatua eskainiko da Donostiako Victoria Eugenia Cluben, Poesia eta Pentsamendua urteroko zikloaren barruan. Jon Makuso biolin jotzailearekin batera, Itxaro Borda, Julia Otxoa, Andoni Salamero eta Asier Serrano izango dira testuak irakurtzen. Luis Alberto de Cuenca, Espainiako 2015eko Sari Nazioanala eta Viktor Jakimovski, Other Words programarekin Donostian egonaldia egiten ari den poeta mazedoniarra ere bertaratuko dira.

Poesia eta Pentsamendua jardunaldiaren poeta talde antolatzaileak duela gutxi antologia berezi bat kaleratu zuen, Felipe Juaristi, Juan Ramón Makuso, Pello Otxoteko eta Aritz Gorrotxategiren poemez horniturik: Muga izenekoa.
Lau poetok pentsamenduaren poesiaren gaineko hausnarketak biltzen zituen manifestu bat sinatu zuten, Gu ez garen bestea izenekoa. Harrezkeroztik jardunaldiok etengabean abiatu dituzte urtero, Durangon eta Donostian. Espazio horretan poeta eta pentsalari anitzek hartu dute parte, euskaldunek zein erdaldunek, izan ere, jardunaldion bokazioetako bat bi hizkuntzan arteko zubi-lanak egitea da, eta mugako lurraldean esperimentatzea. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button