BERTSOTAN

Lea Artibai irabazle Bertsolari Gazteen XVIII. BBK sariketan

Lea Artibaik emozioz beteriko saioan, 9 urte eta gero berriz lortu du irabazleen garai-ikurra, 2001ean lortu baitzuen azken aldiz. Honekin, sariketa honen 18 edizioetan Lea Artibai bosgarren aldiz da irabazle, beraz Ipar Uriberen marka berdintzen du.

Saioan zehar irabazleen nagusitasuna argia izan zen eta gaztetxoen mailan 41 puntuko aldea atera zuten eta 9koa nagusietan, beraz, 50 puntuko aldea aterata, inolako zalantza bako erabakia izan zen epaimahaiak hartutakoa.
Lea Artibaiko seikotea finkatuta dagoela esan genezake, berbera izan baita sariketan kantatu duten hiru saioetan eta baita ere iazko finalean. Ipar Uriben aldiz aldaketak egon dira iazko taldetik aurtengora, eta nahiz eta parte hartzeko eskubidea izan, Txapelketa Nagusian hain paper ona egin zuten Arrate Illaro eta Jone Uriak lekua utzi die Algortako bertso eskolako beste kide batzuei.

Sariak hauexek izan dira: Talde txapelduna 1.260 €, talde azpi-txapelduna 900 €, bizkaiera egokiena egin duenarentzat 140 € eta finalistarik gazteena 70 €.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button