IKUS-ENTZUN

“III. Thinking Football” zinema zikloa

Atzo hasita eta igandera arte, III. Thinking Football zinema zikloa abiatu da BBK aretoan. Zinema eta futbol uztartzen dituen jaialdi honen hirugarren edizioa, Athletic Club Fundazioak eta BBK salak antolatzen dute, Bilboko Udalaren laguntzaz.

Egunotan, hainbat herrialdetako hamar dokumental aurkeztuko dira azpititulaturik. Atzoko saioan, Les Rebelles du Foot 2 (Futbolean bihurriak 2) filma pantailaratu zen. Gaurko emanaldian, 19:00etan, Wie im falschen Film (Okerreko filmean gaude) lana ikusiko da; eta geroago, 20:00etan, Democracia em Preto e Blanco (Demokrazia zuri-beltzean).

Bihar, asteazkena, 18:00etan, 18team, eta 20:00etan Mundial. Gra o wszystko (Mundiala: kotarik garaiena) filmak pantailaratuko dira.
Ostegunean ere saioa bikoitza egongo da: 18:00etan, Coach Zoran and his African Tigers (Zoran entrenatzailea eta bere afrikar tigreak), eta 20:00etan, We Must Go (Joan egin behar dugu).

Hilak 13, ostirala, A World Not Ours (Gurea ez den mundu bat) emango dute 18:00etan, eta Sons of Ben, 20:00etan.

Igandean azken saioa ikusteko abagunea egongo da: Foot et immigration, 100 ans d’histoire commune (Futbola eta immigrazioa, ehun urteko historia komuna) 19:00etan.

Emanaldien orduak aldatu egin daitezke Athletic Clubaren partiden arabera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button