LITERATURA

“Bernardo Atxaga” katedraren inguruko ekitaldiak gau

Gaur hasiko dira New Yorken, Bernardo Atxaga katedra inauguratzeko egingo diren ekitaldiak. Etxepare Institutuak bultzatu du Bernardo Atxaga katedra euskal letrak bultzatzeko, eta batez ere, euskal literatura eta hizkuntzalaritzaren inguruan ikerketa, ikasketa eta ezagutza sustatzeko.
Katedra hau New York Hiriko Unibertsitateko Graduatu Zentroak hartuko du.

Katedraren inaugurazio ofiziala irailaren 16an egingo da baina gaurtik egun hori heldu arte, hainbat ekitaldi egingo dira Unibertsitatean.  Nabarmentzekoa dena Atxagak berak zuzenduko duen mintegia da, irailaren 12tik 15era, Cultura y cambio político en Euskadi izena daramana.

Bertan, Mari Jose Olaziregi Etxepare Institutuko Euskararen Sustapen eta Zabalkuntzarako zuzendariak, Utopía y transgresión en el universo literario de Bernardo Atxaga hitzaldia emango du.
Irailaren 13an, Katuak eta paradisua poesia irakurraldi musikatua egingo dute Atxagak, Jabier Muguruzak eta Amaia Gabantxok, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Eta azkenik, hilaren 16an, Bernardo Atxaga katedra inauguratuko da Viaje al centro idazlearen hitzaldiarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button