LITERATURA

Ataramiñe: saiakerak, antzerkia eta bilduma

Uzta anitza ekarri du aurten Ataramiñe Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak kartzelako literaturari buruzko argitaletxeak: hainbat euskal preso politikoren lanen bilduma, Mikel Antzaren antzerki lana eta Jokin Urain Larrañagaren saiakera.

Hala, Ataramiñe’13 izenburupean 22 euskal preso politikoren lanak jaso dituzte. Agurra eta Ohorea. Euskal militanteen heriotza kronika, berriz, Jokin Urain Larrañaga presoaren saiakera da. Azkenik, Mikel Antzak idatzi duen antzerki-lana da.

Liburu horiek salgai izango dira Durangoko Azokan izango den Ataramiñeren standean. Ahotsenea gunean ere izango dira lanok aurkezten, abenduaren 8an, 19:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button