ESZENA

Mugimendua, irudimena eta kontzientzia

Dantza: gorputza, mugimendua, irudimena eta kontzientzia ikastaroa gaur bertan, uztailak 9, abiatuko da Baionako Ereintza Euskaltegian. Udako Ikastaroen barruan dagoen hori datorren 11ra arte luzatuko da, eta Eneritz Zeberio eta Nahia Iparragirre irakasleek emango dute.

Mugimenduaren bitartez, gorputzarekiko dugun harremana sakontzea proposatzen da. Dihardugun esparruetan (dantza, haur hezkuntza, zirkua, etab.) ikuspegi desberdinetatik lantzen da gorputza, arlo bakoitzak bere teknikara bideratzen du. Hala ere, guztietan, gorputza eta sentsazioen arteko lotura ezinbestekoa da. Oinarri honetatik abiatuz, norbere osotasunetik dantzatzearen plazera zabaldu nahi dute antolatzaileek, kontzientzia osoarekin biziz esperientzia. Modu honetan, nork bere gorputzarekiko eta mugimenduarekiko duen kontzientzia garatuko da.

Ikastaroaren helburuak irudimena eta sentsazioak uztartuz dantzara hurbiltzea da; besteekiko hurbilpena eta harremanak nola eraiki daitezkeen ikustea; eta dantza kontzeptua zabaltzea.

Eneritz Zeberio Artetxe dantza irakaslea eta dantzaria da, La Mandarina konpainian. Goi mailako dantza ikasketak eta sorkuntza prozesu desberdinetan dihardu. Nahia Iparragirre antzezle eta dantzaria da. Trapezio eta tela irakasten eta sorkuntza prozesu desberdinetan dihardu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button