ARTEA

Pintura unibertsaleko lanak beste era batean ikusgai

Bilbo hiria aire zabaleko museo bilakatuko duen BBK Museo Hiria/Ciudad Museo ekimen kulturala aurkeztu du gaur BBK-k. Pintura unibertsaleko maisulanak modu  berezian ikusteko parada irailaren 15, 16 eta 17an eskainiko da. Gaur berton, Euskadiko Orkestra Sonfonikoak Azkuna Zentroan doan eskainiko duen kontzertuarekin osatu da aurkezpena.

Museo Hiria esku-hartze artistiko bat da, eta bertan pintura unibertsaleko maisulan garrantzitsuenetako 12 pieza eta 3 eskultura era ezohiko eta iradokitzailean erakutsiko dira, 3D teknika aurreratuaren eta proiekzio holografikoaren bidez. “Lanen irudi digitaletatik, bereizmen oso handikoetatik, abiatuta, lan bakoitzaren hiru dimentsioko espazioaren azterketa pertsonalizatua egin da sakontasun-plano ezberdinak sortzeko”.

Bilboko kale, plaza eta jauregi ezberdinetan ikusi ahalko dira lan handi hauek: Venus-en jaiotza, Botticelli-rena; Gurutzetik jaistea, Van der Weyden-ena; Adamen sortzea, Michelangelo-rena; Orgazko Kondearen ehorzketa, Greco-rena; Europaren bahiketa Martin de Vos-ena; Meninak, Velázquez-ena; Nicolaes Tulp doktorearen anatomia-ikasgaia, Rembrandt-ena; Maiatzaren 3a Madrilen, Goya-rena. Uztailaren 28a: Askatasuna herriaren gidari, Delacroix-ena. Nondik gatoz? Nortzuk gara? Nora goaz?, Gauguin-ena; Arrantzaleen itzulera, Zubiaurre-rena; eta Maite-harremanak kirol-zelaietan, Aurelio Arteta-rena. Hautaturiko 3 eskulturak honakoak dira:  Samotraziako Garaipena, Laokoon eta bere semeak, eta David, Michelangelorena.

Museo Hiriaren bisita gidatuak antolatu dira Arriagatik abiatuta irailaren 15, 16 eta 17an: 21:00etan (gaztelaniaz), 22:00etan (euskaraz) eta 23:00etan (gaztelaniaz).

Informazio guztia BBK Aretoan duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button