ARTEA

Kubo-kutxa Aretoan “Bonifacio. 1933…2011” erakusketa

Donostiako Kubo-kutxa Aretoan Bonifacio. 1933…2011 erakusketa zabaldu zen joan den hilean. Apirilera bitartean artista eklektiko baten lanik onenen aukera bat bildu da eta horixe ikusteko parada izango duzue.

Bonifacio Alfonso Gómez Fernández-ek (Donostia, 1933-2011) -edo soilago esanda, guztiek ezagutzen duten bezala, Bonifaciok- eleberri gisako bizitza izan zuen: aitaren aldetik umezurtz Gerra Zibilaren ondorioz, gerraoste gogorra bizi izan zuen; askotariko lanbideak izan zituen: meza-laguntzaile, mandatu-mutil, jazz-bateria, arrantzale, brotxa lodiko margolari, toreatzaile ere izan zen, eta grina kartsu hori, margolaritzarako izan zuen irrikaren parekoa, bizitza osoan izan zuen.

Oso pertsonala eta oso sailkaezina den pintura hau Bonifacioren bizitzaren isla zuzena da, bizitza ere bete-betean bizi izan baitzuen margolaritza bezalaxe.

Margolari anarkista honek, askatasun osoz margotu zuen beti, espiritu askez, inolako moda edo estilori lotu gabe, baina arteari buruzko ezagutza handiarekin. Espainiako pintura-tradiziotik: Goya, Velázquez; Europako korronteetatik: CoBrA taldea, Art Brut; amerikar artetik: De Koonig, Pollock; eta arte primitibo eta afrikarretik bere lana eraikitzeko gehien interesatu zitzaizkion ezaugarriok hartu zituen Bonifaciok.

Margolanetan pertsonaia bitxiak, pintzelkada sutsuak, haren forma erotikoak eta beste elementu iradokitzaile asko kausituko dituzue Donostiako erakusketa honetan.

kubo-kutxa betetzen dute bera jaio zen Donostian, Gipuzkoako Ateneoan egin zuen lehenengo erakusketatik 54 urte igaro ondoren. Erakusketa antologiko bat izateko asmorik ez du, baina behar bezain ezagun eta aitortua beti izan ez den artista honen dugu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button