MUSIKA

Philippe Jarousskyren ahots birtuosoa, Donostian

Bihar, azaroaren 13an, 19:30ean, Donostiako Kursaal Eszenako programazioan, Philippe Jaroussky kontratenor frantziarraren ahots miresgarria entzuteko parada egongo da. Jérôme Ducros piano-joleak lagunduta Schubert, Haydn, Mozart, Beethoven, Fauré, Chaminade,  Hahn eta Debussyren obrak interpretatuko ditu.

Aipatutako musikagileen artean, Hahn nabarmenduko dugu, izan ere, Reynaldo Hahn de Echenagucia euskal jatorriko musikaria izan baitzen. “Viena eta Paris izan ziren Europako bi musika-gune nagusiak XVIII. mendearen bigarren erdialdetik XX. mendera arte. Austriako hiriburuak Habsburgotarren agintearen azken hamarkadetan eta Austriar Inperioaren lehen urteetan bizi izan zuen bere distirarik handiena; han elkartu ziren Mozart edo Haydn, Klasizismoa gorenera igo zutenak; Klasizismotik Erromantizismorako trantsiziorako proba-eremua ere izan zen, Beethoven eta Schubert nabarmenduta. Eta Paris Europako epizentro kulturala izan zen, eta XIX. mendearen amaieran, areto eta kafetegietan, Frantziako mélodie delakoa garatu zuen konpositore talde bat loratu zen; Fauré izan zen haren egile ospetsuenetako bat, eta Reynaldo Hahn de Echenagucia, euskal jatorriko karaketarra ere Frantziako mélodieko beste izarretako bat izan zen”.

Philippe Jaroussky egungo kontratenor txalotuenetako bat da, eta Barrokoko eta Klasizismoaren lehen garaietako ahots-lan birtuosoak interpretatzeagatik da ezaguna.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button