MUSIKA

Pettik “Manipulazio estrategiak” lana haizatuko du, Beran

Larunbatean, martxoak 20, Berako Kultur Etxean, Petti kantariak Manipulazio estrategiak izenburupeko kontzertua eskainiko du, 18:30etik aurrera. Berarekin Etxeko Uzta, Juantxo Zeberio (pianoa) eta Alejandro Saul (celloa) bilduko dira.

Pentsamendua, poesia eta doinua; hiruak batzen ditu Pettiren azken proiektuak. Noam Chosmky pentsalariak komunikabideek gizartea manipulatzeko erabiltzen dituzten estrategiak identifikatu zituen, eta horietako bakoitzarekin poema bat egin du Harkaitz Canok. Poemak kantu bihurtu ditu Pettik, bakoitzaren esanahiari ondoen dagokion doinuz jantzita. Hamar estrategia, hamar kantu, hamar gezi. Orain, Pettik, zuzenean, kantatu egingo ditu.

Atala eta Bonberenea estudioetan grabatu ditu kantak Pettik, lagun musikarien konplizitateaz. Tartean dira, besteak beste, Etxeko Uzta (Joseba Irazoki eta Igor eta Iñigo Telletxea), Et incarnatus hari-laukotea, Juantxo Zeberio teklatuarekin, Gorka Benitez saxoarekin, Toño Muro, eta koruak, berriz, Maite Larburuk egin ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button