ARTEA

Argazkigintza garaikideko hautaketa, Montehermoson

Telefónica Fundazioaren argazkigintza garaikidearen funts guztien katalogoak osatzen du Argazkigintza garaikidea Telefónicaren bilduman erakusketa, eta 1973tik 2006ra doazen 33 obra jarri dira ikusgai Montehermoson.

Düsseldorf eskola, Becher, Thomas Strüth edo Andreas Gursky artistak; postmodernismo amerikarraren proposamenak Cindy Sherman edo Richard Princeren eskutik, eta bestelako jarrera eklektikoenak daude ordezkatuta.

70eko hamarkadatik XXI. mendearen hasierara bitartera egindako lanek hainbat gaitatik abiatuta irudi garaikidearen jorratzen dute.

Erakusketak argazkigintzak adierazpen artistiko gisa merezi duen estatusa lortzeko egin duen bidea erakusten du, eta lehentasuneko lekua betetzen du gaur egungo bilduma, museo eta arte zentroetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button