
Markina-Xemeingo Udalak eta Erein argitaletxeak antolatutako Peru Abarka Album Lehiaketaren aurtengo edizioa martxan dago. Lehiaketa honek album ilustratu bat sortzea du helburu, eta idazle zein ilustratzaileei zuzenduta dago.
Peru Abarka lehiaketa bi fasetan banatuta dago. Lehen fase honetan, epaimahaiak narrazio irabazlea aukeratuko du. Bigarren fasean, narrazio hori ilustratzeko proposamenik onena aukeratuko du. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu.
Markina-Xemeingo Udaleko ordezkari batek, album ilustratua argitaratuko duen argitaletxeko ordezkari batek eta sektoreko profesional batek osatzen dute epaimahaia.
Proposamenak aurkezteko epea otsailaren 27ra arte egongo da zabalik.
Beste aldetik, Ramiro Pinilla Eleberri Laburren Lehiaketaren 9. edizioa ere irekita dago. Getxoko udalak antolatutako deialdi honek euskaraz zein gaztelaniaz idatzitako eleberri laburrak saritzen ditu, Getxoko autore ezagunaren ondarea babesteko eta sorkuntza literarioa bultzatzeko helburuz. Lanen luzera 80 eta 120 orrialde artekoa izango da.
Kasu honetan, testuak bidaltzeko epea otsailaren 20ra arte egongo da zabalik, eta 6.300 euroko bi sari izango emango dira.



