EMAKUMEA

Pentsamendua eta gorputza utopiez kutsatzeko deia

Goiburu horren inguruan arituko da Plazandreok kolektiboak antolaturiko aurtengo Feministaldia. Kultura feminista jaialdiaren XV. edizioa Tabakaleran garatuko da aste honetan, abenduaren 19ra bitartean.

Jaialdiak 30 sortzaile feministatik gora bilduko ditu Kutsatu lelopean. “Garai distopikoak bizi ditugun arren, non kutsatzea beldur handiena bilakatu zaigun, aldarrika ditzagun elkar-kutsatzeko beste modu eta eduki batzuk. Kutsatu eta deskutsatu ditzagun pentsamendua eta gorputzak eta ez diezaiogun uko egin utopiak sortzeari”.

Horretarako, larunbatera arteko egitarau zabala ondu dute. Atzo eta gaur, tailerrentzako tartean izango da, eta asteazkenetik hasita, hitzaldi, mahainguru, emanaldi, irakurketa eta abar izango dira Yayo Herrero, Ana Lauara Alaez, Lidia Garcia, Arrate Hidalgo, Ainhoa Nadia Douhaibi, Ana Amalndoz, Ula Iruretagoiena, Michela Lamedica edota Haizea Barcenilla bezalako pentsalari eta sortzaileen eskutik.

Ezin baduzue bertaratu streaming bidez jarraitzeko aukera ere egongo da.

Informazio eta egitarau guztia feministaldia.org webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies