BERTSOTAN

“Pello Mari Otaño” bertso-paper lehiaketa

Martxan duzue Zizurkilgo Hernandorena Kultur Elkarteak  Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkargunearekin antolatutako Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketaren VII. edizioa. Aurtengo edizioan ere eskualdeko ikastetxeetan bertsolaritza lantzen duten taldeek parte hartzeko aukera izan dute, lan indibidual zein taldekoak aurkeztuz.

Maila guztietan gaia, neurria eta doinua libreak izango dira, bakoitzaren aukerakoak. Bertso guztiek euskaraz idatzita egon beharko dute.

Bertso-paperak e-mailez soilik aurkeztu ahal izango dira lehiaketara. Horretarako, helbide elektroniko honetara bidali beharko dira urriaren 11 baino lehen: info@hernandorena.eus

Jakingarri guztiak hemen dituzue kontsultagai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button