IKUS-ENTZUN

“Bilboko Emakume Gazteak” filma

Martxoaren 10ean, barikuan, Bidebarrietako Liburutegian berton jaio edo bizi diren 15 emakume gazteren lekukotasuna biltzen duen Bilboko Emakume Gazteak dokumentala emango dute. Proiekzioa Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira programatu da.

Filmean 25 eta 40 urte bitarteko zenbait emakumeri egindako elkarrizketa laburrak jaso dira, protagonisten bizipenak eta pertzepzioak, mentalitate-aldaketari buruzko iritziak, dituzten erronkak eta Bilbon duten bizimodua islatuz.
Bertako irudietan Katixa Agirre, idazlea; Oihane Albizuri, motorretako pilotua; Oihana Bartra, bertsolaria; Marian de Andrés, gizarte-langilea; Afaf El Haoui, Ahizpatasuna, euskal eta marokotar emakumeen gizarte eta kultura-arloko elkartearen sortzailea; Idoia Fernández, sofware-arloko multinazional beteko agindutako zerbitzuen begiralea; Liria Fernández, Deustuko Unibertsitateko ikertzailea; June Fernández eta Andrea Momoitio, Pikara Magazineko kazetariak eta koordinatzaileak; Ainhoa Garmendia, industria ingeniaritzako ikaslea, Formula Student proiektuaren barruan; Rosa Jiménez, Sim Romi emakume ijitoen elkarteko burua; Fulé Kambaio, ile-apaintzailea; Adriana Laespada, performance artista eta kantari lirikoa; Natalia Pérez, punk musikaria; eta Alba Vidal, Youtuberako edukien sortzailea gaertuko dira.

Bilboboko Emakumeak, Nosotras Contamos proiektuaren bigarren zatia da honakoa. Proiektu horren xedea Bilboko Historia emakumeek kontatuta jasotzea da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button