MUSIKA

Yellow Big Machine, “Cuatro Barbas” bulegoaren fitxaketa berria

Bilboko Cuatro Barbas musikarien kolektiboak bazkide berri bat dauka,  Yellow Big Machine taldea. Lau bizar horien markapean, hain zuzen talde hauek aritzen dira: Señores, The Great Barrier eta aipatutako Yellow Big Machines.

Cuatro Barbas bulegoa gustuko dituzten talde eta pertsonekin aritzen da, eta zerbitzu integralak eskaintzez dizkie: kudeaketa, kontratazioa, sustapena eta zuzenekoak. “Hori guztia batean. Hori guztia Cuatro Barbas bulegoan”.

Fitxaketa berriaren harira, Yellow Big Machine laukote bilbotarra EP berri bat prestatzen ari da. Grabazio hori apirilean argitaratuko da, haien diskoetxe Fiebre Amarilla Records markapean.

Sergio Gil Parada (baxua), Alvaro Luna Garcia (gitarra), Roberto Villar Santos (bateria) eta Pablo Moreno Rodrigo (gitarra) dira taldeko lau musikariak, eta 2009an, I’m searching for friends euren lehendabiziko lana argitaratu zuten. 2013an, berriz, lau kantuko UPI-APA izenburuko EPa plazaratu zuten. 2014an, Here Comes the Big Fun plazaratu zuten. Taldeak 90eko hamarkadan iltzatutako rock independentea jorratzen du, noise-rock eta indie-pop estiloaren artean, “Fugazik Pavement bortxatuko balu bezala”. Horretaz gainera, estetika asko zaintzen duen taldea da: bideoklipak, disko-azalak, kontzertuetako irudia…

Señores eta The Great Barrier, Sonoraman

Horrekin batera, Señores eta The Great Barrier taldeek, biak ala biak bulegoaren baitan daude, abuztuan, Aranda del Dueron (Burgos) egingo den Sonorama jaialdian parte hartuko dute, The Hives, 091 edo Love Of Lesbian taldeekin batera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button