EMAKUMEA

Pasaiara iritsi berriak diren emakumeentzat, “Itsasargia”

Itsasargia programak herriko emakume eta emakume-elkarteen laguntzarekin, Pasaiara iritsi berriak diren emakumeei harrera egin eta integrazio-prozesuan laguntzea du helburu.

Pasaiako Udala aspalditik ari da herrian bizi diren bizilagun guztien aukera-berdintasuna eta elkarbizitza positiboa bermatzeko urratsak ematen: harrera-protokoloa, aholkularitza juridikoa, jatorri askotariko emakumeen taldea, 2019. urtean aurrera eramandako gizarte-mentoretzako proiektua… Testuinguru honetan, Udalak harrera- eta integrazio-prozesuan lagungarri izan diren elementu komunak identifikatu eta aurrerapauso bat eman nahi izan du eta “akonpainamendu sozio-komunitarioa” ardatz duen egitasmo baten aldeko apustua egin du.

Itsasargia programa, beraz, Pasaiako Udaleko Migrazio eta Aniztasun Arloak eta Berdintasun Arloak martxan jarri duten egitasmo berritzailea da, SOS Arrazakeria eta Elhuyar elkarteekin elkarlanean.

Itsasargia-ko protagonistak herrira iritsi berri diren emakumeak eta herriko emakume eta elkarteak dira. Egitasmoan parte hartzeko prestasuna agertu duten emakume migratuek bizpahiru urte daramatzate Pasaian bizitzen. Akonpainamendua egingo duten pertsonak emakumeak eta udalerrian berdintasunaren alde lan egiten duten elkarteak izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button