
Parisko Operako sotoetan Eric misteriotsua ezkutaturik bizi da, aingeru-ahotsezko eta deabruzko aurpegi desitxuratuko pertsona. Gizon horrek, hormen artean Christine Daeé soprano ederra zelatatzen du, eta ospearen gailurreraino katapultatu nahi du.
Gaur, hilak 20, zinema mutua izango da FAS Zineklubean, Josetxo Fernandez de Ortegaren zuzeneko musikarekin. Pantailan Rupert Julian zuzendariaren film mitikoa: The Phantom of the Opera. Betiko legez, Indautxuko aretoan izango da saioa, 19:45ean.
Ikasturte honetako azken saioa izango da hori, FAS Zinekluba urrian itzuliko baita programazio berriarekin.