LITERATURA

Klasiko gehiago euskaraz

Jonathan Swift idazlearen Gulliverren bidaiak (Iñaki Mendigurenek itzulita) eta William Shakespeareren Hamlet  (Juan Garzia Garmendiak euskaratuta) lanak Elkar argitaletxearen eskutik heldu zaizkigu.

Jonathan Swift idazleak literatura fantastikoaren gailurretakoa den Gulliverren bidaiak obra idatzi zuen. Gulliverrek bisitatzen dituen herrialdeetan ezagutuko dituen izaki, gizaki, ohitura eta gertaera harrigarriek abenturetako nobelen artean kokatu izan dute maisu lan hau.

Beste aldetik, Juan Garzia Garmendiak William Shakespeare handiaren Hamlet ekarri du euskarara. Istorioa ezagutzen duzue, ezta?: “Hamlet printzearen aita pozoiturik hil, eta hiltzailea amarekin ezkondurik dago orain. Errege zendua mamu gisa azaldu zaio semeari, gertatu zaiona azaldu eta mendekua eskatzeko”.

Horra antzezlan honen abiapuntua, baina hortik aurrera, gehiago da obra aberats, konplexu eta askotarikoa hau, inplikazio politiko, filosofiko eta erlijiosoak dituena eta traizioa, maitasuna, eromena, mendekua, intzestua edo adiskidetasun bezalako gaiak lantzen dituena.
Mila aldiz antzeztu denez, ezagun egingo zaizue Izan ala ez izan…hitz famatuak. Hortxe dituzue, beraz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button