BESTELAKOAK

Pandemia garaiko kulturgintzaz

Pandemia garaiko kulturgintza: egoera eta erronkak izeneko ikastaroa, Donostiako Miramar Jauregian izango da ekainaren 21ean eta 22an. www.uik.eus atarian eman daiteke izena.

Mintzolak antolaturiko ekimenean kulturgintza ikergai duten adituak, kultur ekitaldien antolatzaileak, sortzaileak eta kultur kazetarien ikuspegiak bilduko dira honako itaunen inguruan: Zein da pandemiak kulturgintzan eta herrigintzan utzi duen aztarna? Zein da benetako egoera? Nondik, nola eta nork egingo du aurrera?

Hainbat adituk gogoeta interesgarriak partekatuko dituzte bertan: Pio Perez, Harkaitz Zubiri, Aintzane Larrabeiti, Mikel Etxeberria, Luken Arkarazo, Jon Agirresarobe, Iñigo Astiz, Manex Fuchs, Eneritz Dueso, Xabier Gantzarain eta Oihana Iguaran.
Bakoitzak zer gai aztertuko duen jakiteko, egin hemen klik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button