BESTELAKOAK

"Lankidetza Argazkietan Jasoa" lehiaketa

Garatzeko bidean dauden herrietan lan egiten dutenek izango dute aukera bere lanak bidaltzeko, edota GKE baten inguruan ibili direnek ere. Gaia Gasteizko Udalaren nahiz Arabako Foru Aldundiaren laguntzaz garatzeko bidean dauden herriei laguntzea izango da, edozein ikuspegitik hartuta. Egileak berak hautatuko du teknika, eta koloretako nahiz zuri-beltzeko argazkiak izan daitezke,
baina, nahitaez 40 x 50 cm-ko kartoi mehe edo passe-partout
banaren gainean josiak aurkeztu beharko dira.
Argazkiak paperean ez ezik, euskarri digitalean ere aurkeztu beharko dira lehiaketara. Lanak hona bidaliko dira: Garapenean Laguntzeko Zerbitzua, Santa Maria kalea, 11, Gasteiz.

2008az geroztik Gasteizko Udalaren edota Arabako Foru
Aldundiaren diru-laguntza jaso duten garapenean laguntzeko
proiektuetako irudiak jaso beharko dira argazkietan.
Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bost argazki aurkeztu ahal izango ditu, eta ezingo du sari bat baino gehiago irabazi.
Argazki bakoitzak bildumaren izenburua edo goiburua izan beharko du. Gutun-azal itxi batean, berriz, kanpoko aldean goiburua besterik ez duela idatzirik, egilearen datuak, nortasun-agiriaren edo pasaportearen fotokopia, argazkia egin zeneko data, lekua, argazkietako proiektuaren izena eta GKEaren edo proiektuari babesa emandako tokian tokiko erakundearen izena.

1. saria, 650 euro eta diploma izango da; 2. saria, 500 euro eta diploma eta 3. saria, 350 euro eta diploma. Gainera, 150 euroko bi accesit eman ahal izango ditu epaimahaiak.
Argazkiak aurkezteko epea urriaren 15ean amaituko da.

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button