ESZENA

“Zertarako Hegoak” antzezlanaren azken emanaldia

Berria egunkariaren 10. urteurrenaren harira sortu zen Zertarako hegoak antzezlana. Euskal herriko txoko askotan eszenaratu ostean, Metrokoadroka kolektiboko kideek azken emanaldi egingo dute.

“Zertarako Hegoak antzezlana sortu genuen 2013an Berria egunkariaren ekimenez, 10. urteurreneko ospakizunaren harira. Ordutik, herri ugarik ezagutu dute antzezlan honen hegaldia, eta zikloa ixteko tenorea heldu zaigu: azken emanaldia egingo dugu 2015eko otsailaren 27an, Donostiako Guardetxean”.

Egun horretako egitaraua honakoa izango da: Zertarako Hegoak antzezlana. (22:00etan) eta gero, superfesta, DJ Love Boat eta kX DJ-ren parte hartzearekin.

Obra hau egoera absurdu batetik abiatzen da. Aurkikuntza harrigarri baten berri eman du egunkariak: pertsona normal orok super botereak ditu. Aurkikuntza honek arazo bakarra du: super botere hauek ez dute ezertarako balio. Hortaz, jende guztia hasi da bere super boterearen bila, haien artean Mirentxu: “zer egin hegan egiteko balio ez duten hegoekin?”

Antzezlanean parte hartzen duten aktoreak Ainhoa Alberdi, Amaia Corral, Iraia Elias, Iñigo Ortega eta Joseba Roldan dira. Testua Oier Guillanena da, eta Dejabu Panpin Laborategiko Jabi Barandiaranena da zuzendaritza artistikoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button