ESZENA

Dantzaren sektoreko diru-laguntzei buruzko ikastaroa egingo dute Bilbon

Bilbaoeszenak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, Euskadiko Dantza Profesionalaren Elkartearekin (ADDE Dantza) elkarlanean antolatutako Dantzaren sektorean diru-laguntza egitasmo bat nola egin zeneko ikastarorako matrikulazio epea ireki du. Prestakuntza espezializatu hori maiatzean eskainiko da, Bilbaoeszenaren egoitzan.

Ikastaroa astearteetan eskainiko da, maiatzaren 4an, 11n, 18an eta 25ean, 16:00etatik 19:00etara bitartean. Bere helburua, diru-laguntza publikoa eskatzeko orduan sorkuntza eta ekoizpen egitasmo bat sortzeko prozesuaren hurbilketa egituratua eskaintzea da. Oraingo honetan, ikastaroa, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Dantzari ematen dizkion Laguntza programaren barruko laguntzetan zentratuko da, batez ere.

Gaiak, Eskenako zuzendaritza taldeko kide eta EHUko Arte Eszenikoen Masterreko laguntzaile den Pio Ortiz de Pinedok emango ditu, eta bertan, lau saiotan, eta era gehien bat praktikoan, diru-laguntza egitasmoa egiteko orduan beharrezkoak diren faseak erakutsi eta aztertuko dira: Diru-laguntza aginduaren azterketa, egitasmoaren garapena, aurrekontuaren burutzapena eta azken aurkezpena.

Izena emateko epea apirilaren 30ean amaituko da eta matrikularen kostua 80 eurokoa izango da (40 euro ADDE-ko bazkideentzat edo Bilbaoeszenaren erabiltzaileentzat).

MBN Comunicacion-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button