ARTEA

Argazki eta pintura erakusketa berriak, “Expodistrito” ekimenean

Bilboko barrutietako Udaltegietan eskaintzen den aldi baterako erakusketa zikloa da Expodistrito, eta bertan arte diziplina ezberdinetako erakusketak antolatzen dira. Aste honetan, urteko bigarren seihilekorako egitaraua inauguratu da.

Abando-Barrainkuako, San Inazio-Ibarrekolandako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko, Otxarkoagako, Errekaldeko eta Burtsako (Alde Zaharra) udaltegietan hainbat pintura teknika erabiliz egindako lau pintura erakusketa ibiltariz eta argazki erakusketa batez gozatu ahal da.

Begoñako udaltegiak, Argi Arte Arte Plastiko eta Diseinu Zentroan (Bilbo) egindako Ilustrazio Zikloaren ikasturte amaierako lau proiektu erakusten dituen 4 líneas, nada más talde erakusketa jasoko du. Castañoseko udaltegia izango da apirilean, La Vaca Pinta tailerrean egindako lanen aukeraketa berezia erakutsiko duena: El Paso del tiempo aldi baterako erakusketa da.
Apiril honetan udaltegietara helduko den azken proposamena, Markos Basterretxearen erakusketa da. Bertan hainbat formatu, teknika eta gai jasotzen dira, eta lanaren ardatz nagusia errealismoa izango da. Erakusketa Errekaldeko udaltegian ikusi ahal izango da.

Eta maiatzean, San Inazio-Ibarrekolandako Udaltegian, Valentín de Urrutia Mariscal margolari eta diseinugile bilbotarraren pintura erakusketa bat inauguratuko da. “Arte plastikoetan autodidakta da, baina diseinu grafikoan duen esperientzia luzea dela eta, koloreen masak era bikainean uztartzen ditu”.

Erakusketa bakoitzaren datak, barrutietako programazioa jasotzen duen www.kulturabarrutik.net webgunean kontsulta daitezke. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button