Ostera Kultur Festibalaren azken geltokia Abadiño izango da. Bertan, azaroaren 28tik aurrera makina bat kontu gozagarri izango dira.
Ostera kultur festibala urrian abiatu zen Balmasedan, eta bertako solasaldia Euskara Bihar: Nola kudeatu kultur aniztasuna? izan zen. Arrigorriagako solasaldian, Euskara bihar: nola aktibatu erabilera? galderaren inguruan eztabaidatu zen, eta biharko saioan, Abadiñon, Kulturgintza bihar: Nola sustatu kultur-zaletasuna? gaiaren inguruan jardungo dira Onintza Enbeita, Joseba Sarrionandia, Leire Vargas eta Eneko Sagardoy adituak.
Musika ere presente egon da ekimenean. Lidia De Lorenzo flamenko dantza konpainiaren Sentimundua oholtzaratu zuen, eta Janus Lester, eta Gari eta Maldanbera musikariek kontzertuak egin zituzten.
Abadiñon, egunotan, Iratxoak eta basoko sorginkeria haur eta familientzako ikuskizuna izango da oholtza gainean, eta gauean, Nogen taldeen kontzertua ere programatu da azaroaren 30ean. Eta musikaz gain, Harrobi dantza bertikal konpainiak Geu(re)ra ikuskizuna egingo du Matienako frontoian, azaroaren 29an.
Euskaran mundu oso bat kabitzen da! lelopeko kultur festibalak kultur diziplina ezberdinez gozatzeko aukera zabala eskaini du hiru herrietan.
Informazio guztia hemen duzue eskuragarri.