MUSIKA

Ostegunean hasiko dira Bilbo Hiria Pop-Rock lehiaketako kontzertuak

Aurtengo Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketaren behin betiko taldeen zerrenda eta egutegia iragarri dute gaur. Bertan, 38 talde jasotzen dira Pop rock, Metal eta Beste joerak izeneko ataletan. Horietatik 23 euskaldunak.

Aurtengoa Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketaren 22 edizioa izango da eta orotara 38 talde klasifikatu dira Pop rock, Metal eta Beste joerak ataletan. Guztira 24 talde klasifikatu dira Pop rock atalean, Metalean 10 eta Beste joerak atalean lau. Horiez gain, jardunaldi berezi bat izango da, non Italiako bi taldek joko duten. Kontzertuen egutegia ere ematen dute ezagutzera lehiaketaren antolatzaileek. Hala, Pop rock ataleko zortzi kontzertu izango dira, Metalekoak bost, eta Beste joerak atalean bakarra.

Hilaren 23koa izango da estreinako kontzertua (The Fans, Toxicas eta The Astrovandals), eta bigarrena 30ean: Orquesta de la primera luz del día (Madril); Edith Crash (Bartzelona); eta The Riff Truckers (Gernika).

Urriari dagokionez, 1ean The Mother Mayhem (Madril), Radio Aktiva (Bilbo), eta De Vito (Zaragoza) pop bandak izango dira. Pop rock estiloarekin jarraituz, 7an Krell (Gipuzkoa), Butterfly (Bilbo), eta Holidays in the Sun (Madril) koadrilek joko dute.

Urriaren 8an estreinako metal erasoaz gozatzeko aukera izango da: The Descent (Bilbo) eta Steel Puppets (Bizkaia). 14an, berriz, Italiako bi taldek osaturiko emanaldi berezia izango da: Brain Pollution (Turin) eta The Wyns (Varese).

Urriaren 21ean pop-rock estiloa itzuliko da: Madeleine (Gipuzkoa),
Los Ultimos Bañistas (Murtzia), eta Mobydick (Bizkaia). 22an aldiz, Metal ateleko bigarren kontzertua izango da: D13 (Burgos)
Childrain (Araba). 28an, berriz pop-rock doinuak The Rare Sound Machine (Madril), Autostereo (Bizkaia), eta Peachy Joke (Gipuzkoa) taldeen eskutik. Eta urriarekin amaitzeko, metal eztanda: Incursed (Bilbo) eta Burning Kingdom (Madril).

Azaroan bost kontzertu izango dira, bi pop rock estilokoak: 4an Jardin Infierno (Bilbo), Analogic (Murtzia) eta Furious People (Castellon), eta 11an Yellow Big Machine (Bilbo), Focusin (Araba) eta Kyoto (Zaragoza). Metalekoak honako hauek izango dira: 5ean Gamora eta Denial gipuzkoarrak, eta 12an Draa (Bilbo) eta Hiverland (Gipuzkoa).

Amaitzeko, azaroaren 19an Beste Joerak ataleko kontzertu bakarra izango da. Bilborockeko oholtzan lau talde izango dira: Zapatotipobota (Bilbo), Okkernoot (Holanda), Electrik Disco Noize (Nafarroa), eta Modulok Trio (Madril).

Bilborockek bidalita

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button