BESTELAKOAK

“Ostegun Kontalariak” ekimena, Aretxabaletan

Kontakizunak jende aurrean plazaratzeko lehiaketa da Ostegun Kontalariak ekimena. Izan ere, Debagoieneko gazteei kontakizunak jende aurrean plazaratzeko gonbidapena egiteko asmoz sortu da Ostegun Kontalariak lehiaketa Aretxabaletako Udalaren eskutik.

Debagoienean jaio, bizi edo lan egiten duen edonork har dezake parte, banaka zein lagunduta, eta helburua da kontatzaile grina dutenei bidea ematea da, bai eta udazken-neguko ostegunetan Aretxabaletako tabernetan herritarrei zuzendutako eskaintza kulturala sustatzea ere.

Kontakizunak mota askotakoak izan daitezke (bakarrizketak, ipuinak, txisteak, magia ikuskizunak… eta horien artean lekua dute beldurrezkoek, barregurazkoek, erotikoek…), baina guztiak euskaraz eta 30-40 minutu artekoak izango dira. Irabazleak 150 euroko saria jasoko du.

Izena ematen dutenen artean aukeraketa bat egingo da originaltasunari erreparatuta. Hala, jasotako proposamenetatik lauk izango dute kontakizuna jende aurrean plazaratu eta lehiaketan parte hartzeko aukera.

Interesatuek urriaren 20a baino lehenago eman beharko dute izena.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button