IKUS-ENTZUN

“Pikadero” komedia poetikoa gaur estreinatuko da

Euskaraz filmatutako Pikadero filma gaur estreinatuko da Donostiako Principe Zineman, Bilboko Multicinesen, Gasteizeko Guridi Zineman, Durangoko Zugaza aretoan eta Logroñoko Cines 7 Infantes-en.

Ben Sharrock zinegile eskoziarrak irudi poetikoak eta gidoi fina uztartu ditu, nortasun propiodun komedia ontzeko.
Barbara Goenaga eta Joseba Usabiaga aktoreek antzeztua, pelikulak hauxe kontatzen du, umore finez: “Espainia estutzen duen krisi ekonomikoaren ondorioz, gurasoen habia utzi ezinik dabil bikote gazte bat. Dirurik gabe, arazo larriak dituzte gurasoen etxean ezkontza-eginbideak betetzeko. Larrua jotzeko gero eta grinatsuago eta hotel bat ordaintzeko dirurik gabe, elkargune publikoak bilatu behar dituzte: txortalekuak”. Egoera latz horren ondorioz, bikotearen harremana kolokan izango da.

Filma Donostiako Zinemaldian aurkeztu zen, eta kritika izugarri onak jaso ditu. Hala, Felix Linares kazetari ezagunak hauxe esan zuen filmaren harira: “Deskubrimendu izugarria, delizia, zentzu guztietan, Pikadero harribitxia da”.

Pikadero Ben Sharrockek eskoziarraren lehen lan luzea da. Hainbat film labur filmatu diru, tartean, Lost Serenity (2012), The Zealot (2012) eta Patata Tortilla (2015). Pikadero bere estreinako lan luzea izanagatik ere, makina bat sari jaso ditu, aurten: Kritika Saria Zurich Film Festival jaialdian, Film Luze Onena Kiev Film Festival jaialdian eta Emakumezko Aktore Onena Tirana Film Festival jaialdian.

Informazio gehiago: aterafilms.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button