MUSIKA

Oso Fan, jo eta su aste honetan

“Otsoa esnatu da (again, eta agian). Goazen ba kontzertu batzuk ematea my-hatzan”. Esaldi honekin batera helarazi dizkigu Bassmattik aste honetan emango dituen kontzertuak.

Oso Fan, Giorgio Bassmatti donostiarraren euskarazko egitasmoa da. Donostiarrak pop kantuak jotzen ditu, eszenatokian bakarrik aritzen da, eta bere letrak umorez eta ironiaz josita daude. Bere talde kutunen artean Beat Happening edo Pastels daude. Bassmatik, halaber, Melodías concertantes diskoa plazaratu zuen Vidaur musikariarekin batera.

Bihar bertan, Gasteizko Parral tabernan izango da 20:00tan. Aipatu behar da Parral tabernak hil osoko programazioa egin duela. Hala, maiatzaren 17an Big Ban Berri taldea egongo da bertan; 24an Kurixe taldea; eta 31n Desore talde zornotzarra.

Oso Fan berriz arituko da kantuka ostegunean, maiatzak 12, Donostiako Alboka tabernan, 20:00tan. Eta hurrengo egunean, 13an, Irungo The Bohemian Pubean eta Irun rock jaialdiaren barruan, 20:00tan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button